Oñati: Korpus 2014 San Migel dantza prosezioan

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
besta berri Oñati Oñatz dantza taldea launakoa zortziko arku dantza aurresku Soka dantza banakoa korpus dantza
Oñati: Korpus 2014 San Migel dantza prosezioan
CC-BY-SA | Dantzan.eus - Eire Vila

Festaren egitura erritual, osagaien aniztasun eta dantzen eta janzkeren aberastasunari dagokionez, luzaroan Besta-Berri edo Corpus Christi jaia izan da distiratsuena.
Oñatiko Corpus Christi festak gorazarre egiten dio eliz prozesioen protokolo eta barrokoaren apainduren loriari. Apostoluen, San Migelen eta Kristoren irudi bizien artean, kaskaineta eta txistu hotsek aurkezten dituzte Oñatz taldeko dantzariek.
Dantzakera neurtu eta dotorez aletzen dituzte Gorpuzti egunari lotuta iraun duten Korpus Dantzak: San Sebastian, banakoa, launakoa, zortzikoa eta arku-dantza, eta eguna bukatzeko, aurreskua edo soka-dantza.

Korpus dantzak, Oñatz dantza taldea, Korpus igandea - 2014 - CC-BY-SA | Dantzan.eus - Eire Vila

Gehiago jakin