Dantza-kordarako ordena

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
dantza korda Xabier Itçaina
Dantza-kordarako ordena
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Xabier Itçainak zehazten digu Besta-Berriz ematen zen dantza-kordaren ordena. Itsasun espazioari lotu kriterio bat hartu zuten: plazatik hurbil bizi zen etxekoa zen lehen neska. Heletan, XIX. mende erditsutan, Besta-Berriz beztituko ziren soldaduek desmartxak egiten zituzten aitzineko asteetan: nesken etxeetara joaten ziren, galdegiteko ea dantza kordan beren dantza laguna izan nahi zutenez. Neskak errefusatzen ahal zuen edo onartu.

Badakigu Baxe Nabarren garai batez, ez baitezpada Besta-Berriz, pagatzen zela dantza-kordan holako lekuan izateko dretxoa.

Itsasun, kartierren edo auzoen aldizkatze printzipio hori, Besta-Berriko dantza kordan agertzen da, baina Luzaiden, herriko pestetan zen. Luzaiden kartier bakotxak bazuen bere aldia, besta bururatzen baitzen dantza luzea eginez.

Saran, Ihauteriz, kartier bakotxak bazuen bere aldia dantza-kordan plazara jausteko. Pentsatzen ahal da garai batez dantza-korda luzeagoa zela eta bigarren parte hori kontrapas luze bat zela. Hori zinez hegoaldeko soka dantzen familia bereko dantza bat da.

Xabier Itçaina. "Eleketa" programa. 2015 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1526

Gehiago jakin