Dantza jauzietan sartzeko ordena

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Xabier Itçaina
Dantza jauzietan sartzeko ordena
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Jauzien emateko, ordena bat bazen, gizonetan ere. Badira lekukotasunak idatziak, Baxe Nabarren eta Xiberoan: xaharrenak hasten zirela diote, batzuetan apezak hasten ere, lehen puntuak ematen eta gero ateratzen. Bazen ere etxeen arteko ordena bat, sartzeko. Baztanen atxiki dute. Mutil dantzak hasten dituztenei danbolin nagusia edo "maiordomo" erraiten zaie. Gazteriaren buru dira. Badira bi "maiordomo" eta beren laguntzaileak, beraz lau.
Maiordomoari deitzen diote ere danbolin nagusia, erran nahi baita danbolina, txistularia manatzen duena.
Hemen, soinu mutila, zer bera da. Horiek hasten dira. Sartzen dira, jendea bonetekin agurtzen dute eta lehenik plaza itzuli bat egiten dute lauek.
Besteak gero sartzen dira, aitzineko bien eta gibeleko bien artetik.
Beraz ikusiz han hori atxiki dutela, kasik segur da gisa bereko zerbait bazela hemen.

Maleruski, ahozko memorian, galdua da oroitzapen hori, edo usu, dantza-irakaslea hasten zen, edo dantzari ona, eta hura zen lehenik aterako.

Xabier Itçaina. "Eleketa" programa. 2015 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1527

Gehiago jakin