Erregelak soka-dantza berreskuratzea Iurretan (Bizkaia)

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Iurreta Jose Jabier Abasolo Erregelak Soka dantza
Erregelak soka-dantza berreskuratzea Iurretan (Bizkaia)
CC-BY-SA | Dantzan.eus

Jose Jabier Abasolok dio Erregelak soka-dantza ez zela guztiz galduta egon baina ez zela egiten. Orduan Iurretako bat joan zen Bilbora aurreskua ikastera. Lehenengo Ezpata Dantza Eguneko txapelketan, aurretik abisatuta, aurresku txapelketa egin zuten.
Horrela, batzuek ikasi zuten, parte hartzeko. Bigarren urtean, parte hartu nahi zuenak atzeskua ere ikasi behar izan zuen. Hurrengo urtean, soka-dantza txapelketa egin zuten.
Ondoko urtean, soka osoaren txapelketa: aurreskua, atzeskua, neskak eta...
Hurrengo urteetan soka-dantzak egin zituzten. soka-dantza desberdinak, jaietan ere bai, herrietan.
Horrela, denek ikasi zuten soka-dantza egiten. 

Beraz, prozesu bat izan zen, 1967an hasirik, 1970 hamarkadan. Garai hartan oso inportantea izan zen Ezpata Dantza Eguna. Talde guziek ikasi zuten dantza egiten, Erregelak egiten ere bai.

Jose Jabier Abasolo "Tiliño" - 2013 - CC-BY-SA | Dantzan.eus

Gehiago jakin