Soka-dantza eta protokolo zibilak hegoaldean: bilakaera eta aldaketak

Karlos Sánchez Equiza-k erakusten du soka-dantzaren eredua finkatuz, Iztuetak neurri batean idealizatzen zuela testuinguru bat.
Alta, dantzaren inguruan bazen eztabaida bero bat, eta dantzaren erabilerak ez ziren hainbertzetaraino finkatuak. Garai hartari loakioke mokanesak sartzea soka dantzetan, neska mutikoen bertutearen zaintzeko. Soka komunitatearen erregulazio eta bake tresna bilakatu zen.
Oier Araolazak erakutsi du soka-dantzak aldaketa historiko haundiak ezagutu zituela. XIX. mende hondarrean, soka kasik desagertua zen hirian, eta herrietan doi-doia begiratzen zuten.
Mugimendu euskaltzaleak berpiztu zuen soka, honen alderdi protokolarioa barne.
Gerla zibilaren biharamunean, mugimendu folklorikoak banakako dantza bihurtuko zen aurreskua soka-dantzatik bereizi zuen.

Azken urte hauetan, soka-dantza osoaren berreskurapen mugimendu bat izan da Gipuzkoan. Mugimendu hori bat dator tokian-tokiko nortasun kolektiboen azkartzearekin, bai hiri, bai herri, bai auzo mailan.