"Frisos de niños danzantes" - XVI. mendea - Oriz (Nafarroa)

Dokumentu mota:
Irudia
Gako hitza(k):
Oriz
"Frisos de niños danzantes" - XVI. mendea - Oriz (Nafarroa)
© Nafarroako Museoa

Nafarroako Oriz palazioko horma-pinturen xehetasunak. "Ume dantzarien zerrendak" Berpizkundeko horma-pinturen adibide bat dira.

Besta ospakizunak irudikatzen dituzte dantzan edo musika tresnak jotzen ari diren haurrak erakutsiz. Zerrenda jarraitu baten modura tindatuak izan dira palazioko gela nagusienetako pareten goialdean.

Zerrenda batean, zangoetan daramatzaten kaskabiloen eta danbolin baten soinura dantzan ari diren hamar dantzari ikus daitezke.

Besteak, ihauterietako desfile bat erakusten du. Bertan hamabi bat haurrek parte hartzen dute.

Orizko horma-pintura (XVI. mendea) © Nafarroako Museoa

Gehiago jakin