Soka-dantza eta protokolo zibilak hegoaldean: dantza gizartearen ispilu

Libertimendu soila izaiteaz gain, dantzak beti izan du solemnizazio funtzio bat.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan, soka-dantza izan da gizartearen botere mailen ordezkatzeko erritual koreografiko nagusienetarik bat.

Bere aldaeretan, soka-dantzak beti egitura bera segitzen du: gizonen (edo emazteen, andereen soka dantzen kasuan) arteko sokaren osatzea, "aurresku" eta "atzesku"-aren arteko desafio dantzatuak, emazteen (edo gizonen) sartzea sokan, zubiak, berriz desafio batzuk, fandangoak eta kalejira.

Karlos Sánchez Equiza-k erakutsi du soka-dantza gizartearen kohesioaren adierazlea zela, parte hartzaileak hautatzen zirela zubien bidez, eta kategoria sozial zokoratu batzuk dantzatik baztertzen zirela.

Kohesio soziala hierarkizatua zen, eta sokaren buru izatea ohoretzat zeukaten. Bizkaian, berriki izendatu auzapezak izan behar zuen sokaren buru kargutan sartzeko egunean.

1824an, J. I. Iztuetak (1767-1845) soka-dantza desberdinak bereizten zituen parte hartzaileen arabera: gizon dantza, gazte dantza, eche-andre dantza, escu-dantza galaiena, escu-dantza nescachena.