Dantza eta gizartea
Gorputzaren ariketa bezainbat, dantza gertakizun sozial bat da.
Dantza testuinguru desberdinetan kokatzen da, izan daitezen besta, libertimendu edo ospakizun. Testuinguru horien eduki zein erranahia beti garai, toki eta kategoria sozialen araberakoa izan da.
Dantza tradizionalak eta libertimendu edo ospakizunei lotu bere testuinguruek anitz derasate gizarte baten funtzionamendu, soziologia, ekonomia edo ekonomia moralari buruz. Dantza tradizionalen bilakaerari ikuspegi desberdinen arabera behatzen ahal zaio: dantza eta ordenu soziala, dantza eta gizarte erregulazioa, dantzaren erranahi sinboliko gordeak, Eliza eta dantzaren arteko harreman bikoitza, edo dantza soinulariaren bilakaera historikoa.
Jarrera eta praktika sozial horiek beti aldatuz joan dira mendeetan zehar, gaurko aniztasuneraino.