Herri dantzak berreskuratzeko ahalegina

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Iñaki Irigoien
Herri dantzak berreskuratzeko ahalegina
CC-BY-SA | Dantzan.eus

Iñaki Irigoienek dio artxiboen arabera herri guzietan dantzatzen zela. XVII. mendean adibidez, herri bakoitzean, batez ere Corpus edo Besta-Berri egunean, dantzariak baziren. Dantza batzuk XIX. mendearen amaieran galduta zeuden. Iñaki Irigoien ibili zen jendea animatzen dantza horiek berreskura zitzan, berriak egin beharrean.

Gaur egun, gainera, oso kultura bateratu batera goaz mundu osoan, baina badago ere beste erreakzio bat jendearen artean : norberearen berreskuratzea. Kontrajarriak daude bi gauzak: munduko kultura, mundu osokoa, denentzat berdina.

Baina hala ere, herri bakoitzak nahi du bere berezitasuna izatea, eta horrek garrantzia dauka geroz eta gehiago.

Iñaki Irigoien - 2013 | CC-BY-SA - Dantzan.eus

Gehiago jakin