Juan-Antonio Urbeltz: Euskal Herriko dantzen bilketa

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Argia dantza taldea Juan Antonio Urbeltz
Juan-Antonio Urbeltz: Euskal Herriko dantzen bilketa
CC-BY-NC-SA | EKE-ICB

Urbeltz-ek 25 urte zituen Donostiako ARGIA dantza taldean hasi zelarik, 1965ean. Garai hartan, dantza asko desagertuak ziren. "Basamortu bat zen", konpania edo baleta pare bat ez ezik. 1936ko gerla zibilaren ondorioak ziren: "Guda krudela horretan, gu euskaldunak galdu ginen... Mutil eta gizon asko hil ziren, Nafarroan adibidez 50 000".
Gerla hastean, dantzak utzi ziren, ondotik errekuperatu ez zirenak. Indarrak eman ziren bakea lortzeko, ez zen umorerik dantzan eta kantuz aritzeko.
"Orduan, hasi ginen herriz herri dantza zaharrak biltzen". Herriz herri dantza herrikoien bilaketa abiatzean, Urbeltz-en ideia zen, Euskal Herriko kulturan eta bihotzean, Nafarroako dantzak jartzea.
Herri anitzetan ibili zen "Ingurutxoak" bilatzen, lehenik Leitzan, Marian (María Ángeles Arregi) bere emaztearen ama leitzarra baitzen eta 18 urterekin dantzatu baitzuen.
Iturengo soka-dantza ikasi zuten, borda batean bildurik. Halaber, Nafarroa guztian. 

Programa berezi bat muntatu zuen Urbeltz-ek ARGIA dantza taldearekin: "Nafarroako dantzak" ikuskizuna, Gaiarre antzokian Iruñen estreinatu zena.

Juan Antonio eta Marian Urbeltz ibili ziren Baxenabarreko dantzak ikasten, Uharte-Garaziko Faustin Bentaberry-rekin (1939-1945ko gerla aitzin, oso famatua zagon Faustin Bentaberry klarinete-joilearen ilobarekin hain zuzen).

Urbeltzek material zaharra berreskuratzeko asmoa zeukan, hunen arima bereganatzeko eta... "Aire zahar huntan bi bertset berri" emaiteko!

CC-BY-NC-SA | Euskal kultur erakundea - 2010

Gehiago jakin