"Zortziko": Gipuzkoako ezpata-dantza

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Argia dantza taldea Juan Antonio Urbeltz ezpata dantza
"Zortziko": Gipuzkoako ezpata-dantza
© ETB

1988an estreinatu zen "Zortziko" ikuskizunarekin mugarri bat ezarri zen euskal dantzaren historian. Frantziako Confolens herrian nazioarteko folklore jaialdi entzutetsua antolatzen zen, eta bere zuzendariak, Henri Coursagetek pentsatu zuen urte hartan Euskal Herriak izan behar zuela jaialdiko herrialde gonbidatu nagusia. Iparraldeko dantzarien biltzarreko buruei proposamena bideratu, eta hauek Juan Antonio Urbeltzi eman zioten ikuskizun nagusia prestatzeko ardura. Horrela jaio zen Zortziko, Argiaren zuzendaritzapean 200 dantzari eta musikari biltzen zituen euskal dantzen ikuskizun erraldoia.

Zortziko ikuskizunean hainbat dantza taldetako dantzariek parte hartu arren, Argiaren lan-moldeak antzematen ziren bai dantzakeran, bai jantzien distiran, musikaren xalotasunean, eta baita tradizioa eta sorkuntza enbor bereko ezpal bezala aurkezteko gaitasunean. Confolensen estreinatu ondoren hiru urtez Euskal Herriko antzoki eta pilotalekuetan eman zen, eta 1991an "Alakiketan" izeneko segidarekin jarraitu zuen.

"Zortziko" - Argia dantza taldea - Juan-Antonio Urbeltz © ETB (1990)