Jatortasuna kezkagai

Batzuetan, dantzariak eta irakasleak ohartu gabe ere, irakatsi dantzak jatorrizko bertsioetatik urrunduko dira. Bizkaiko eta Gipuzkoako dantza batzuen kasua izan da, baina Juan Antonio Urbeltz-ek dantza horiek jatortasun osoan erakutsi izan ditu hainbat ikuskizunetan, 1988ko Zortziko ikuskizunean, besteak beste. Azken honetan, ohiko dantzaren irudikapen berria sortu du, gidoi bat daukana eta, orduz geroztik jarraitzaileak izan dituena. Antzeko motibazio batek bultzatu ditu dantzari batzuek beren lurraldeko ohiturez birjabetzera. Hala lortu dute dantza tradizio batzuk salbatzea halabeharrekotzat iragarria zen hondoratzetik.