Haur errefuxiatuen ihesaldia itsasontziz Bilbotik Baionara (1937)

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Inès Larroulet Kanbo Margari Herran Henriette Miral
Haur errefuxiatuen ihesaldia itsasontziz Bilbotik Baionara (1937)
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

"Bilbotik atera zen azken itsasontzietarik batean kanporatu gintuzten, frankistek ordukotz Donostia hartua baitzuten. 11 urte nituen. Ramon Sotaren Goizeko Izarra yachtean ginen, zuri-zuria, zoragarria zen. Ontziaren bizkarrean ginen. Itsasontzi berean, Gorlizko sendategiko haurrak kabinetan ziren. Baionara heldu ginen eta antzokiaren aitzinean lehorreratu. Erizainek txertuak egin zizkiguten. Baionan zen euskal ordezkaritzako norbait jin zitzaigun eta hotel ttipi batzuetan barreiatu gintuzten.
Haurrak aldiz, ez dakit nora joan ziren.
Gu, San Andres aldeko hotel batean ostatatu gintuzten eta han egon ginen, hamar bat egunez.
Azkenean, ordezkaritzak erran zigun Kanbon ostatatuko gintuztela eta hara eraman gintuzten".

Inès Larroulet, Margari Herran, Henriette Miral. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV321

Gehiago jakin