Arrola dantza taldearen sortzea Baigorrin (1942)

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Jean-Baptiste Bidart Baigorri
Arrola dantza taldearen sortzea Baigorrin (1942)
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Jean-Baptiste Bidart gerla denboran hasi zen dantzan. Bospasei mutiko hasi ziren, elkarretaratu eta dantzan behar zutela ikasi. Bazuten lagun bat Hazparnen zena, eskola ematen, Domingo Martirena, Baigorri Artzainxuriko seme bat, eta harekin hasi ziren.
Eta denbora joan, denbora jin, gertatu zen gerlako presoendako sosaren biltzeko eta paketeen igortzeko, kermeza bat egin behar zela, antzerkiarekin, kantariekin eta dantzariekin.
Domingo Hazparnen zen eta Olaetako dantzari bat hara jiten zen. Dantzari hura, Koldo Robles zen, Koldobika, ondotik izigarriko dantzaria atera zena.

Orduan Baigorrin dantza taldea sortu zen. Arrola eman zioten izena. Arrola parropiako taldea zen, hark hartzen zituen, klika, antzerkia, dena, eta dantzariekin emendatu zen.

Jean-Baptiste Bidart. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV86

Gehiago jakin