Segundo Olaeta: gizon maitagarria eta sinplea

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Jean Nesprias Segundo Olaeta
Segundo Olaeta: gizon maitagarria eta sinplea
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Segundo Olaeta ez zen kontentagaitza edo zorrotza, alderantziz, biziki maitagarria eta sinplea zen. Frantsesez mintzatzea pixka bat zaila zitzaion. Baina behar zelarik, "tam tam puñeta" aski fite heldu zitzaion! Gero, taldeak segitu zuen Victor haren semearekin. Victor, duela guti zendua, Jean Nespriasen adiskide haundia zen.
Olaetaren haurrek aita laguntzen zuten, baina berak zuen errepika gidatzen.
Batzuetan, haren haurrak ikasleekin elkartzen ziren, birak elkarrekin eginak baitzituzten Ameriketan.
Hastapenean, Paris hartu zuten iheslekutzat eta bira haundiak egin zituzten atzerrian.

Olaeta Gernikako taldearen zuzendari izana zen, orkestra barne. Gizon haundia zen, haundia bezain sinplea.

Jean Nesprias. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV41

Gehiago jakin