Segundo Olaetaren hastapenak Biarritzen

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Segundo Olaeta Jean Nesprias Biarritz
Segundo Olaetaren hastapenak Biarritzen
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Jean Nesprias hasi zen euskal dantzen ikasten Olaetarekin, 12 urte zituelarik, 1939an.
Urricariet apezak errezibitu zuen Olaeta Biarritzen, Espainiako gerla zibileko iheslariak Frantziara jin zirelarik. Urricariet bikarioa Biarritzeko Immaculée eskolako zuzendaria zen eta Jean Nesprias eskola horretara joaten zen.
Olaeta eskolara jin zen eta dantza ikasi nahi zuten guziak harekin ari izan ziren.
J. Nesprias horrela lotu zen euskal dantzari.

Jean Nesprias. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV39

Gehiago jakin