Olaetaren eragina ipar Euskal Herrian

1927an Segundo Olaeta-k sorturik, Elai Alai izeneko haur bizkaitarren taldeak Frantzia hartzen du iheslekutzat. Frankismo eta honen bortxakerietarik ihes eginez, Segundo Olaeta Biarritzen egoten da bere familiarekin. Bertan Olaeta Balletak sortzen ditu. Historiaren tragedia baten emaitza zoriontsua den ekimen horri esker, lortzen dute ipar Euskal Herrian hasi zen euskal dantzaren gainbehera murriztea.

1945ean, Filipe Oihanburu artista enblematikoak bultzaturik, Olaeta Balletak Oldarra Balletak bilakatzen dira. Segundo Olaeta-k prestaturik, Jean Nesprias zaletasun handiz engaiatzen da dantza ahalik eta jende gehienari irakastera, 1944tik goiti eta mende erdi bat baino gehiagoz. Zenbait urte geroago, Koldo Zabala-k, Oldarra taldeko egile nagusiak lekukoa hartuko du. Beste batzuek segida hartuko dute. Denbora gutxi barne, euskal dantza talde ugari sortuko dira ipar Euskal Herrian, hirietan bereziki.