Eresoinka Saran (1937)

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Sara Eresoinka
Eresoinka Saran (1937)
© Sabino Arana Fundazioa - Euskadiko Filmategia

1937ko agorril eta irail artean, Eresoinka taldeko kantari, dantzari eta musikari guziak Saran elkartu ziren, Paul Dutournier eta Sarako auzapeza zen Michel Leremboure medikuaren laguntzarekin. "Ihartze-Artea" etxeko behereko gelan, taldeak ikuskizuna errepikatzen zuen.

Baserri etxe zaharrean, Eresoinka taldearena ez zen presentzia artistiko bakarra. Gaspar Montes Iturrioz-ek, hura ere errefuxiatuak, euskal bizia irudikatzen zuten monumentuzko freskoak eskaini zizkion etxeari. Obra horiek, gaur egun oraindik ikus daitezkeenak, Eresoinka taldeko emazte zein gizonen presentziaren lekuko dira.

Azken horiek, 1938ko udaberrian Sara behin betiko utzi ondoren, Pariseko inguruetan egon ziren beren ikuskizuna aiseago hedarazteko Europako hainbat hiri zein hiriburutan.

Familia Ortuzar, Ajuria (1937ko azaroa) © Sabino Arana Fundazioa - Euskadiko Filmategia