Euskal ballet eta abesbatza nazionala

Gernika, 1937ko apirilaren 26an. Egunsentian, herri merkatua muntatzen da. Gaua heldu aitzin, hegazkin naziek erail duten herria gibelean utziko dute. Euskaldunen herri sakratuaren suntsitzeak aurreratu ditu Bilboren erortzea, bai eta euskal errepublika gaztearen amaiera ere.
"Baliteke hemendik ateratzeko aukerarik ez izatea. Horrek ez du esan nahi borrokak eremu artistikoan ere irauten ahalko ez duenik… Zergatik ez eraman mundura, gure doinurik ederrenen bitartez, askatasunaren alde hiltzen ari den herri baten oroitzapena?".
Hitz horiekin adierazi du, Jose Antonio Agirre-k, doi-doia 33 urte dituen Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, laster gorpuztuko den bere pentsamendua.

Ondoko asteetan, Eresoinka taldeak, horretarako prestaturik, ehun bat artista biltzen ditu bere baitan, horietarik hogeita hamar bat euskal dantzariak direlarik.