Dantzari-dantza Elorrioko plazan (≈1920)

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Dantzari dantza Elorrio
Dantzari-dantza Elorrioko plazan (≈1920)
© Luis Madina Ibañez - Euskadiko Filmategia

Mugimendu erromantikoak lehenengo, eta nazionalismoak ondoren, nekazal gizartearen krisiaren ondorioz bertan behera geratzen ari ziren musika eta dantza moldeak sustatzeko joera hartu zuten. XIX. mende bukaeran eta XX.aren hasieran Euskal Festek desagertze bidean antzematen zen kultura tradizionalaren ale batzuk apartatu eta ez-ohizko ospakizun programa batean aurkezten zituzten.

Aldi berean, Eusko Alderdi Jeltzaleak bere programa politikoaren osagarri, programa ludiko-sinboliko bat egokitu eta barreiatzeari ekin zion.

Durangaldeko dantzari-dantza hautatu zuen Sabino Aranak euskal nortasuna egokien islatzen zuen irudi gartsutzat, eta Batzokien sarearen bidez Euskal Herri osoko gazteak jarri zituzten ezpata-dantzan.

"Imágenes familiares de Ignacio Gaytán de Ayala" - Bertsio mutua © Luis Madina Ibañez - Euskadiko Filmategia