Euskal abertzaletasuna eta dantza hego euskal herrian (XX. mende hasieran)

XIX. mendeko karlistaden hondamendiaren ondotik, hego Euskal Herriak aldaketa handiak ezagutu ditu, ekonomiaren, kulturaren eta politikaren arloetan.

Sabino Arana Goiri-k bultzaturik, euskal hiri-mugimendu abertzale bat sortzen da goi-mailako industria siderurgiko batez aberatsa den Bilboko hirian.

XX. mende hasieran, euskal dantza erabiltzen da euskaltasuna defendatzeko. Errepertorio abertzale bat agerian ezartzen da gehienetan Sabino Arana Goiri-k sortu berria duen ikurrinaren koloreak, hau da, gorria, berdea eta zuria elkartzen dituena.

Gutxi-asko jatorrizkoak, gutxi-asko sinplifikatuak, gazteei irakatsi dantza horiek jendaldea sutan ematen dute.