Zuberotar dantzariak 1914-1918ko gerlan

Dokumentu mota:
Irudia
Gako hitza(k):
godalet dantza
Zuberotar dantzariak 1914-1918ko gerlan
© Association Ikerzaleak

Bere liburu batean, Jean-Michel Guilcher-ek Abadie jauna, Larraineko errient erretretaduna aipatzen du. Abadie jaunaren arabera, mila inguru izan ziren 1914-1918ko gerlan hil ziren dantzari zuberotarrak. Zuberoako biztanlegoarekin lotuz gero, zenbakia harrigarria da! Handiegitua, behar bada, baina joera hor da. Dantzari belaunaldi bat suntsitua izan da. Egoera areagotua izan da ordezkatzerik ez baita izan. Alabaina, gazte anitzek eskas izan dute gerlara joan ziren aurreko dantziarien eredua.

Lehen mundu gerlatik landa, ohitura zuberotarrak berpiztu ziren baina haien gainbeheraren aitzin seinaleek ez dituzte adituak engainatzen: dohain handiko dantzariak bakanagoak dira eta herri ttipi batzuek ez dute gehiago maskaradarik antolatzeko gaitasunik…

Argazki oinak: "Aisne departamenduko Giennes herrian pausan zegoen 18. infanteriako erregimenduak antolatu bestak. Bestako saio bat. Dantza jauziak eta godalet dantza (Zalgizeko Erreçaret dantzan godaletaren ondoan). Euskal dantzariak: Arhets, Erreçaret, Jorigoity, Elichegaray, Haristoy, Aranart, Etchegoyhen, Elichondo, Bïgorry, Carricaburu, Schimitch, Carricart, Sohaug, Brise, Sallaberry".

© Pierre Elichondo (Gotein-Libarrenx). Argazkien erreprodukzioa Atharratzeko Erbin jn.-ren baimenarekin. Ikerzaleak

Gehiago jakin