Euskal dantzariak Londresen 1927an

Dokumentu mota:
Irudia
Gako hitza(k):
Faustin Bentaberry Jose Lorenzo Pujana Londres
Euskal dantzariak Londresen 1927an
© Baionako Euskal museoa

1924an zabaldurik, Baionako Euskal Museoak ohiz kanpoko bizkortasuna erakusten du, William Boissel Komandanteak, lehen kontserbatzaileak bultzaturik. Haste-hastetik ondarearen zaintza "paretetatik kanpoan" ere aurreikusia da. 1927ko apirilaren 27 eta 28an, Euskal Museoak errezibitu zituen Baionan dantzari euskaldun eta ingelesak. Desfileak karriketan eta ikuskizunak antzokian, jaiak eta mahai-inguruak, bi egun trinko, espiritu guzietan aztarnak utzi eta protagonistak laster berriz elkartzera bultzatu zituztenak. Urte bereko azaroaren 23an Londresera heldurik, Euskal Museoko delegazioak emanaldi bat eman zuen azaroaren 26ko arratsaldean, Lyceum Antzokian eta, egun berean, beste bat arratsez, Albert Hall Antzokian. Lehen antzokiak 2.000 leku bazituen eta bigarrenak, 8.000. Mukuru beteak ziren bi antzokiek harrera beroa egin zieten Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Gipuzkoako gure 29 dantzari zein musikariei.

Nafarroa Behereko dantzari eta musikariak: Faustin Bentaberry (herri musikaria) - Bernard Arossagaray, Pierre Chiranberro, Etienne Lecumberry, Jean-Pierre Erguy, J.-B. Haramburu, Martin Apeçarena (dantzariak)

Zuberoako dantzari eta musikariak: Pierre Constantin, J.-B. Aguer, Jean Arhancet, Jean Bordachar, Arnaud Orcasberro, Martin Etchevar, Pierre Heguiapal (dantzariak) - Arnaud Barneix (musikaria)

Gipuzkoako dantzari eta musikariak: Lorenzo Pujana, Alfonso Manasida, Ambrosio Etcharri (dantza-maisuak) - Antonio de Orueta (Kapitan), Ignacio Londaïtz, Alfonso Gaytan de Ayala, Teodoro Gaytan de Ayala, Ramon Brunet, José Caballero, Angel Azcona (dantzariak) - Isidoro Ansorena, Leandrino Lecea, Julian Unanue, Luis Castañeda (musikariak)

1927ko eskuidatziak, gutunak eta argazkiak biltzen dituen bilduma. Jatorria: Baionako hiriko eta Baionako Euskal Museoko artxiboak | Pirinio Atlantikoetako departamenduko artxiboak.