Ipar euskal herrian gainbeheran diren ohiturak (XX. mende hasieran)

XX. mendeko lehen hamarkadak arte, Ipar Euskal Herriko dantzak bere jatorrizko funtzioak atxiki zituen, batzuetan dibertigarriak, bestetan erritualak: Zuberoako maskaradak eta pastoralak, Nafarroa Behereko kabalkadak, Lapurdiko Kaskaroten ihauteriak.

Bigarren mundu gerraren bezperan, hiru probintzia horiek nekez mantendu zuten tokiko errepertorioa, XX. mende erdian erabat zaharkiturik gelditu zena.

Modernitateak - edo, bederen, garaian modernitateaz zuten ideiak - usaiako ohitura gehienak garai zitzakeen eta 1940. hamarkada euskal dantzaren biziraupenarentzat zoritxarrekoa izan zitekeen.