"Jai handia Santurtzin" - 1921

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Soka dantza aurresku Santurtzi
"Jai handia Santurtzin" - 1921
© Euskadiko Filmategia

1921eko irailaren 11n, Santurtzin jokatutako estropadak irabazi zituen herriko ontziak. Balentria hori ospatzeko, aste bat beranduago antolatutako festetan dantzatu zuen herriko neska talde batek honako soka-dantza edo aurreskua. Estropada irabazi zuten arraunlariei egin nahi izan zieten ohore aurreskuaren bidez, eta arraunlariak eta agintariak sartu zituzten sokan.

Mugarria den dokumentu historiko zoragarria da irudiotan ikus dezakezuena. Soka-dantza irudi zaharrenetakoak izateaz gainera, ezagutzen ditugunen artean, emakumeek eskainitako soka-dantza baten irudi zaharrenak dira honakoak. Gainera, horren berri ez zegoen eremu eta data batean, Santurtzin eta 1920.eko hamarkada hasieran.

"Gran fiesta en Santurce con motivo del triunfo de los ágiles remeros" | Bertsio mutua | © Euskadiko Filmategia - Juan Carlos Fernández Caldevilla

Gehiago jakin