Dantza euskal operan

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
ezpata dantza Elai-Alai dantza taldea
Dantza euskal operan
© Olaeta familia - Euskadiko Filmategia

XIX. mendean, Europa guzian opera "nazionalak" agertzen dira. Euskal Herrian ere gauza bera gertatu da. 1930eko film honetan ikusten dugun Elai-Alai taldeko dantzari gazteek eman ezpata-dantza Jesús Guridiren eta José María Arroita Jáureguiren "Amaya" euskal operarentzat sortua izan zen. "Amaya" 1920an estreinatu zen Bilbon.

Lehen "euskal" opera 1884ean agertu zen Donostian, Ihauteri kari. Euskal operaren testua euskaraz izan ohi da eta kasu batzutan elebiduna. Musikari dagokionez, musika tradizionala erabiltzea ezinbestekoa izan da obrak euskal kutsu bat ukan dezan.

Herriko dantzetan oinarritu koreografia garrantzitsua da.

"Le Béarn - Pays Basque. Elai Alai - Danses basques" - Film mutua (1930) © Olaeta familia - Euskadiko Filmategia