Operan
Etienne Jouy-k seinalatu du Jean-Georges Noverre dantzaren erreformatzaileak eta Jean Dauberval ospe handiko dantzari zein koreografoak, mutxiko deitu euskal urratsa aurkeztu dutela Operako eszenatokian (Musika Errege-Akademia – Parise).
Informazio hau, 1854an argitaratu Dictionnaire de la Conversation et de la Lecture-ean ere agertzen da, Luis XV.aren garaiko esperimentu gisa.
Pariseko Opera ez zen euskal dantza aurkeztu zuen bakarra; Bordelekoak ere gauza bera egin zuen, 1838an argitaratu Bibliographie Ancienne et Moderne-aren arabera.
1835eko La revue de Paris aldizkariak "Euskalduna" deitu gizon bat aipatzen du, ohorea beste bi artistekin partekatu duena: Louis Pécourt eta Pierre Beauchamps. Azken hauen izenen ospeak denbora zeharkatu du.