Errege Eguzkiaren gortean
Exotismo ukitu baten bila, Gorteko Balletak Euskaldunen eta Bizkaitarren dantzak bereganatu zituen. Helburua, Euskaldunen modara dantzan egitea zen, Jean-Baptiste Lully-k eta Pierre Beauchamps-ek, Luis XIV.aren balletetako intendenteburuak, besteak beste, egin zuten bezala. 1660an entsegu bat egin zuten Pier Francesco Cavalli-ren Xerse operan, « Tartas » izengoitiz ezagutua zen Jean-Louis d’Oyhenart-ekin batera. Azken hau, « bere herrikideek zeukaten zalutasun fama hain ederki justifikatu zuena » (Philippe Tamizey de Larroque-ren artikulua, Revue de Gascogne, 11. zenbakia -1870), Agramont marexalak « opari gisa » eman zion Erregeari haren balletetarako. Dantzari paregabea zela, eszenatokia partekatu zuen bere garaiko artista eta politikaririk ospetsuenekin. 1664an, adibidez, Molière-ren « Ezkontza bortxatua » ballet komedian, Espainiar batena egin zuen, egiptoar batena egiten zuen Luis XIV.aren ondoan.