Fandangoaren estilo berezia
Euskal fandangoa XIX. mendean sortu zen. Behatzaile arretatsuak ziren Victor Hugo-k, Pierre Loti-k eta Maurice Ravel-ek preziatzen zuten zuhurtasun handiz egiten zen bikote dantza hura. Alabaina, euskal fandangoa, nahiz hasieran penintsulakoak inspirazio iturburu izan, hauetatik bereizten da. Jatorriz dantzaldietarako dantza zen euskal fandangoa, duela gutxiz geroztik, lehiaketa dantza bihurtu da, bai eta eszenatokirako landu koreografia anitzen funtsa ere. Itxura anitzeko eta herrikoia izanik, euskal fandangoa da, oraindanik, aparteko errepertorio aberats baten genero-hitza.