Geometria eta osagarriak
Aspaldidanik, gizon-emazteek egin dantza herrikoi libertigarriez gain, Euskal Herriak arte koreografiko bat garatu izan du, duela gutxi arte gizonei soilik erreserbaturik. Besta berezi batzuetan eman errepertorio erritual horrek dantzarien inguruan bateratzen du gizalde bat. Kari horretara aurkeztu koreografiek askotan figura geometrikoak eta osagarrien maneiua (uztai, ezpata, makila…) uztartzen dituzte, ohiko dantza horiei distira berezi bat emanez. Artoski landu kolore distiratsuzko jantziek distira are gehiago azpimarratzen dute.