Harremanak beste dantzekin

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Jon Iruretagoyena
Harremanak beste dantzekin
© Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques

Jon Iruretagoyenak dio Frantzian bi herrialde badirela, non Xiberoko dantzen gisakoak baitira. Lehenik, Proventzaren inguruan, eta bigarrenik Sarthe eskualdean, nahiz eta ohitura hori hilik edo lo den. Badakigu harremanak badirela armadarekin eta dantza klasikoarekin. Eta hortik, Xiberoko dantza ez da bakarrik loturan Frantziako historiarekin, baina Europako dantzaren historiarekin ere. Beraz, beste nonbaitetik jin dantza batzuekin eta beste garai batzuetatik jin direnekin ere.

Jon Iruretagoyenak erraten digu harremana bazela Xiberoko dantzen eta armadako dantzen artean eta hori Guilcher ikerlariaren liburuan aipatua dela. Xiberoko gizon gazte horiek joan dira armadaren egitera eta itzuli dira dantza maisu titulu horrekin, jakitate horrekin eta dantzatzeko molde berezi eta konplikatu horrekin.

Jon Iruretagoyena. "Eleketa" programa. 2014 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1318

Gehiago jakin