Armadako dantza maisuen eragina ohiko errepertorioan

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
gabota Jon Iruretagoyena
Armadako dantza maisuen eragina ohiko errepertorioan
© Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques

Jon Iruretagoyenak dio gauza batzuk desagertu direla frantses armadako dantza maisuen eraginez. Gauza berri bat ekartzen denean, gehienetan, zerbait desagertzen da. Badakigu Xiberoko maskaradetan aldaketa bat izan dela, dantza maisuak armadatik itzuli diren garaian, XIX. mendearen bukaeran. Dantza ikusgarri bilakatu da. Dantzari talde bat sortu da, "aitzindariak", bost dantzariez osatua. Haiei tokia uzteko, hainbat pertsonaia baztertu dira, hala nola hartza eta bildotsa, apezak, notarioak, medikua eta... ikatza saltzailea, lore saltzailea. Maskaradaren kontzeptuan edo ideian, ihauteriaren ideian, garrantzia duten pertsonaiak desagertu dira. Dantza berezi batzuk sartu dira. Batzuk zuzenean armadatik etorriak, gabota, adibidez. Armadan, gabota dantzatzen zen prévôt de danse izateko. Vestris-en gabota bera. Vestris operako dantzaria zen. 1785etik landa dantzatu zuen.

Godalet dantza, diferentea da. Ohitura zaharra da, dantza ikusgarri bilakatu dena, non gaur egun dantzariek, banazka, beren kapazitatea erakusten duten.

Jon Iruretagoyena. "Eleketa" programa. 2014 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - 19AV318

Gehiago jakin