Vestris-en gabota eta euskal dantza
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Auguste Vestris New York Baroque Dance Company Jacques Larrondo gabota
1785ean Musika Errege-Akademiak sorturik, Panurge dans l'isle des lanternes (Panurge gauargien uhartean) komedia lirikoak pieza berezi bat ekarri zion ondare koreografikoari, Gavotte de Vestris (Vestris-en Gabota) deiturik. Maximilien Gardel-ek koreografiatu zuen Auguste Vestris-entzat.
Gabota horrek gaitzeko sentipena sortu zuen, hainbestetaraino non saloi dantzen zein armadaren errepertorioetan luzarako sartu baitzen. Hain zuzen ere, armadan, dantza prebotaren brebeta lortzeko, hautagai soldadua behartua zen gabota hori ongi dantzatzera. Bi bideo hauek gabota horren bi aldaera erakusten dituzte.
Lehenak, jatorrizko koreografia ederki berregiten du (oharra: dakigunez, gabota dantzari bikote batek ematen zuen eta ez, bideo honek erakusten duen bezala, hirukote batek). Sandra Noll Hammond-ek obratu du Santa Barbara Historical Dance Workshop-entzat, New York Baroque Dance Company-k lagundurik (bideoaren egilea: Mariel McEwan).
Bigarrenak, eredu militarra eta Zuberoako euskal tradizioa gurutzatzen ditu. Vestris-en gabota hau, 1971n filmatu dantzari paregabe batzuek euskal erara ematen dute (Jakes Etchebarne, Jakes Jaragoyhen, Beñat Aramburu, Mixel Epherre eta Jakes Larrondo - Txirularia: Janpierra Aren.
© New York Baroque Dance Company & Jacques Larrondo - "Danseurs souletins au Casino de Pau" - 1971.