Dantza eskolen estilo desberdinak: zanko punttak behera edo gora
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Ferdinand Morot Monomi
Ferdinand Morot Monomi-k deskribatzen ditu estilo desberdintasunak Xiberoko Basaburu eta Pettara artean. Altzain, Basaburuan, dantzariek oin puntak behera dantzatzen zuten. Sohütan eta Barkoxen aldiz, zaharrek, Heguiaphal bezala, zioten, puntak goiti behar zirela. Ferdinand-entzat, huts bat zen eta ederrago atxemaiten zituen puntak behera. Eta ohartzen da azkenean, denak hortara jin direla denborarekin.
Halere bere garaian, dantzariak biltzen zirelarik, Basaburutarrek kritikatzen zituztelarik haien oin puntak goiti, Sohütakoek, eta Ferdinand barne, kontrarioa defendatzen zuten.
Ferdinand Morot Monomi. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - 19AV798