Xiberoko urratsen izenak eta "le point de principe"
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Point de principe Dominique Nicibar Burguburu
Dominique Nicibar Bürgübürü-k emaiten du Xiberoko dantzako urratsen zerrenda. Izenak frantsesez dira, frantses armadatik etorriak baitira, nahiz zonbait euskaldunduak izan diren: "pas français", "tombé", "moucheté", "glissé", "pirouette", "tire-bouchon", "brisé simple", "brisé double" deituak ere "ciseau simple et double" (horiek direlarik frisat bakuna eta frisat doblea), "entrechat" (entrexat), "aile de pigeon" (entrexat gora)… Eta urrats konbinatuak: "pas de T", "pas bourré" eta beste ainitz.
Izendatzen du Georges Hérelle-n liburua, XX. mende hastapenekoa, non aipatuak diren "pas de principe" delakoak (prinzipiozko urratsak), "danses savantes" (dantza adituak) azpitituluarekin.
Deskribatzen ditu "pas de principe" delakoa: 4 denbora aitzinateko eta 4 gibeltzeko, hots 8 denbora errepikatzen direnak. Ondotik 16 denbora saihetsera joaiteko. Orotara 32 denbora.
Dominique Nicibar Bürgübürü. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - 19AV766