Maiz atletikoak diren jestuak
Euskal Herrian «haur batek badaki dantzan egiten aita eta inudea deitzen jakin aitzin» azpimarratu zuen René le Pays-ek XVII. mendean. Dantzarako zaletasun handia, beraz, ttipitatik hartzen da.
Aireko urrats konplexuz osatu jestu indartsu eta ausartak dira dantza errepertorio horren ezaugarria. XVIII. mendean, ohitura horrek harriturik, Voltaire-k hitz hauek idatzi zituen: «Orduan Baskoi talde harro eta alai bat etorri zen, dantzan arituz pandero baten erritmoan (…) Pirinioen zolan bizi edo, hobeki errateko, jauzika ari diren herri horiek, Baska edo Baskoi deiturik.» (La Princesse de Babylone, 1768).