Euskal dantza eta historia
Orok dakiten bezala, euskal urratsa dantza klasikoko urrats bat da, itxura ikusgarriak har ditzakeen euskal jauzia bezala. Ekarpen horiek ohargarriak dira zeren mundu osoan ez baita beste herririk dantza klasikoari halako ekarpenik egin dionik. Segurki, Euskaldunek -gizonek hasteko- dantzarako daukaten zaletasunak goi-mailako teknika eta berezitasuna erraztu ditu. Mendeetan zehar, antzina-antzinako urratsei urrats berriak gehitu zaizkie, eta aspaldiko taupadei, besteei mailegatu erritmoak. Euskal dantza etengabe aldatu da, baina ohituraren funtsa sekulan ez sakrifikatuz mementoko modernitatearen probetxurako.