Euskal dantza ikusgarri bat da ere

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Philippe Oyhamburu
Euskal dantza ikusgarri bat da ere
© Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques

Philippe Oyhamburu-rentzat euskal dantza ikusgarri izan daiteke. Fandangoak edo mutxikoak denek emateko gisan dira baina Euskal Herrian bada bertze dantza klase bat ikusgarriari pareka daitekena.

Xiberotarrek maskaradak ematen dituztelarik, aitzinetik prestatzen dituzte jendeen aitzinean emateko. Gauza bera gertatzen da Gipuzkoako edo Bizkaiko dantzarientzat eta, nola ez, pastoraletako dantzarien kasuan ere.

Bertze galdera bat pausatzen da hor : antzokietan nola aurkeztu dantza herrikoiak, diren bezala ala bertze pausu bat emanez? Hortatik sortu zen baletak egiteko asmoa. Eresoinkak ez zuen urrats hori eman. Oldarra eta Etorki aldiz, baletak sortzen hasi ziren. Ez zen gauza erraza izan, ordu arte ez baitzen horrelakorik.

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2012 - 19AV31

Gehiago jakin