Ezagupen soziala lortu nuen dantzarekin

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Dominique Recalt
Ezagupen soziala lortu nuen dantzarekin
© Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques

Izan dantza ala kantua, biak ttikitatik hurrupatu ditu Dominikak. Dantza Altzai sorterriko taldean ikasi du 14 urtetan, Pierre Aguer Garat Arhane atabalari maisuarekin. Jean-Pierre anaia zaharrenak lehen urratsak erakutsi baitzizkion pedagogia handirik gabe, Ttittika ez zabiltzan batere gustora.

1974an, 17 urtetan, maskaradetan dantzatu du kantiniertsa bezala. Ibili da Xiberuan eta Euskal Herri osoan Etxahun Irurirekin. Primakak dantza lehiaketetan dantzari onenaren saria ere lortu du Jean-Pierra Bordagarayekin. 1981ean, Felipe Oyhamburuk galdetu zion bere talde profesionalean sartzea Estatu Batuetarako biran parte hartzeko. Dantzak ezagupen soziala ekarri dio eta euskal identitatearen konzientzia piztu.

Kantuaren gostua amak emana dio, beti kantuz ari baitzen. Aita akordeioa eta armonika joile zen.

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2014 - 19AV1341

Gehiago jakin