Aurreskua ematea ohore bat da

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Joset Jaureguiberry aurresku
Aurreskua ematea ohore bat da
© Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques

Joset Jaureguiberryk ez du maite mintzatzea, herabea da, aldiz nornahiren aitzinean dantza dezake. Dantzaturik izan du Amerikako kontsularen aitzinean, kardinal baten aitzinean ere, berdin zitzaion. Aurreskua ematen zuen bereziki : ohore bat da Joset-entzat, ohore dantza bat baita.

Etxean entrenatzen zen, sukaldean. Hanka altxatzen zuen dilindan zauden urdaiazpikoak hunkitu arte. Haren ustez, dantza ikasteko barnetik maite izan behar da. Dantzak anitz lagundu du bere herabetasunaren menderatzen.

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2014 - 19AV1372

Gehiago jakin