Yvette eta Michel Germain
Zatiak
Ideologia bereizkuntza dantzan: xuri eta gorriak
1950 hamarkadan bi dantza talde baziren Donibane Garazin : Goizeko Izarra eta Garaztarrak. Azken honek erakaskuntza katolikoari lotua zen, Irigoyen erretorrak eta Escure jaunak kudeatzen zutena, hots « xuriak » alderdikoa. Garaztarrak taldean eskola publikotik jin lehen bi neskak 1965an sartu dira. Aldiz, eskola publikoko ikasleak Goizeko Izarra taldean dantzatzen zuten, hauk « gorriak », Etchandy jaunaren lehendakaritzapean. Bi dantza taldeek, ideologia desberdinekoa, arropetarik ere bereizten zirenak, ez zuten elkar aditzen.
Yvette & Michel Germain. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV306
Garaztarrak taldeak dantza jauziak eman zituen lehen aldiz Faustinen egunean
1960 hamarkadan, Garaztarrak taldeak gehien bat Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzak emaiten zituen. Ez zen tokiko dantzik haren errepertorioan. Michel Germain-ek ikasi zituen (Euskalduna, Sorgina, bolant dantzak) Izpuran iragan Faustin Bentaberryren omenezko egunaren karietara 1979an.
Yvette & Michel Germain. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV316
Garaztarrak taldearen sortzea
Ainiza-Monjolosetik zetorren Aita Irigoyen bikario gazteak Garaztarrak taldea sortu du 1955an. Dantza odolean zuela zioten. Bere lagunei gaztaroan jauziak eta fandangoa ikasi omen zien. Txistua ere erakasten zuen, seminarioan ikasi zuena solfeoarekin batera.
Yvette eta Michel Germain. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV302
Donibane Garaziko musikariak
Bigarren mundu gerlaren ondotik, musika talde ezberdinak baziren lurralde hortan: "La Lyre" izeneko herriko harmonia Auguste Steck jaunak eramanik, Ramuntxo Orkestra Antton Piarresteguy-k zuzendurik eta Arnaud Bourdette arotzaren musika taldea.
Yvette et Michel Germain."Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV304
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Yvette Germain 1948ko urtarrilaren 2an sortua da, Larzabalen. Gero, Irisarrira joan zen, bere burasoek Guyenne et Gascogne saltegi bat atxiki baitzuten, lehenik Irisarriko Ospitalean (1958) eta gero Donibane Garazin, 1960tik goiti. Michel, 1941eko azaroaren 28an sortua, Donibane Garaziko Zitadelako karrikako okin baten semea da.
Yvette eta Michel Germain eskolan hasi ziren elkar gurutzatzen. Yvettek Mayorgako nesken eskolan ikasi zuen (hiri erdiko Sainte-Marie eskolan) eta Michel Espainiako karrikaren gaineko aldean zen mutikoen eskolan.
Bakoitzak bere eskolan, Jean Nespriasen kurtsoak segitu zituzten. 1955ean, Garaztarrak taldea sortu zelarik, Michel berehala sartu zen eta Yvette bost urte berantago, 1960an. Michel Angeluko Orok Bat taldearekin ere dantzan ari izan zen (Jean Nesprias). Bikotea Garaztarrak taldean ari izan zen, beren lehen haurra 1969an sortu arte. Egun hartarik landa, Michelek artetan dantzatu zuen, taldean dantzari eskasa bazelarik.
Michelek eta Yvettek hiru haur ukan zituzten. Haurretarik nehork ez du burasoen dantzako zaletasun bera. 1955 eta 1969 urteen arteko Garaztarrak taldeaz dituzten oroitzapenak ematen dizkigute eta erraten digute beren dantza kideekin beti adiskide gelditu direla.