Ximun Castillon
Lehen urratsak amatxirekin ikasiak
Ximun Castillon oroitzen da bere amatxik etxeko sukaldean erakutsi zizkiola lehen urratsak eta lehen dantzak: Moneinak eta Aitzina Pika. Ximunek ez daki xuxen norekin ikasia zuen bere amatxik baina bere ustez denek (gizon ala emazte) ikasten zituzten jauzi sinpleak, Aitzina pika bezala.
Simon (Ximun) Castillon. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV861
Eskiulako dantza eskolan, nola "farrüsta" erakutsia zen
Ximun Castillonek deskribatzen du nola erakatsia zen "farrüsta" urratsa Eskiulako eskolan. Bere erakasleak erraiten zuen pentsatu behar zutela leize baten gainealdean zirela, 20 zentimetroko taula baten gainean eta gibelka dantzatu beharzutela, urratsaren xuxen emaiteko gisan. Konparatzen du Atharratzeko manerari non ainitzez zabalago ari ziren, okertuz, aldiz Eskiulako eskolan gorputza ez zen erabili behar, zangoak baizik.
Simon (Ximun) Castillon. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV866
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Ximun Castillon 1935eko apirilaren 1.ean sortua da, Eskiulan (Xiberoa), zazpi haurreko familia batean.
Zertifikata herriko eskolan erdietsi zuen, 1949an. Lehenik mutil izan zen eta 1952tik 1953ra mekaniko aprendizgoa egin zuen, Oloroen. Gero, Parisera joan zen (1956), soldadugoa han egin zuen eta 1972 arte han egon zen. Bere emaztea, ezpeletarra bera, han ezagutu zuen eta 1967an ezkondu ziren. Euskal Herrira itzuli eta emaztearen sorterrian plantatu ziren.
Ximunek xiberotar dantzak gazte-gazterik ezagutu zituen: bere amatxik eta aitak irakatsirik, sukaldean edo arditegian dantzatzen zuen. Gero, ikasten segitu zuen, herriko gizon gazteak irakasle zituela, bereziki Laurent eta Beñat Chabalgoity, Joanes Lerdou, Marc Eyharcet, Martxe Eihartzet Üthürry gisa ezagunagoa, eta Jeannot Dulau.
Heldu bilakaturik, maskaradan parte hartu zuen, lehen aldikotz, 1954an. Parisen, Marti Barraquék sustaturik (Parisen bizi zen eskiulatarra, xiberoko dantzari gazteak bilatzen zituen) hara joan baitzen, hark zuzendu 6-8 mutikoko taldean dantzan ari izan zen.
Gernika taldearen zenbait biratan parte hartu zuen, eta gero, lau urtez, Etorki Balletetan ari izan zen (1963-1967). Bi pastorala antolatu zituen (Matalaz eta Etxahun koblakari). Haien errejenta izan zen. Parisen eman ziren, 1964an eta 1967an.
Herrira berriz jinik, xiberotar dantza klaseak eman zituen, Ezpeletan eta Hazparnen. Ximun Castillon bi alabaren aita da. 2000n, mekanikari-auto antolatzaile erretreta hartu zuen.