Gaia(k):

Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa

Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa

Zatia

Donibane Garazitik Parisera

Elai-Alaiko kideek Gernika-Lumotik irten eta Donibane Garaziraino egindako bidea gogoratzen du Xexili Mintegia Zabalgojeaskoak (1927). Donibane-Garaziko La citadelle-n egon ziren 2.000 ume euskaldun. Segundo Olaetari ez zioten utzi pasatzen, eta beranduago heldu zen. Handik Parisera joan ziren penatuta 1937ko urrian. Baionan egin zuten dantza-saioa.

Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (2010) © Ahotsak.eus

Gehiago jakin

Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (Gernika-Lumo, 1927) Gernikako historiarekin zerikusia izan duen gertakari bateko protagonista izan zen: Segundo Olaetaren gidaritzapean zegoen Elai-Alai dantza taldeko kidea zen horietako askok Frantziara alde egin zutenean. Gordexolan hasita Santanderrera joan zen bere ahizparekin eta beste kide batzuekin batera; handik, Donibane Garazira joan ziren eta bertan egon ziren lau hilabetez elkarrekin 2.000 ume euskaldun Parisera heldu aurretik, bi urte luzez egon ziren Parisen.