Tristant Larramendy eta Jean-Louis Etcheberry
Zatiak
Besta-Berriko dantzariak Donoztirin (Nafarroa Beherea)
Donoztirin, jantzirik direnen gazteen artean, dantzan ari dira bakarrik Suisa, oilarrak, zapurrak, lanzierak eta bi voltesoak, elizara sartzean eta ateratzean bai eta ere prosesionean. Bi banderariek "airea mozten dute beren banderekin".
Tristant Larramendy - Jean-Louis Etcheberry. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV465
Besta-Berriko protokoloa Donoztirin
Jean-Louis Etcheberryk Donoztirin emana den Besta-Berriren protokoloa deskribatzen du xeheki. Beti berdina da, izan Besta-Berriz ala Otabaz, mezan eta bezperetan, bai eta elizarat sartzeko desfilean.
Tristant Larramendy - Jean-Louis Etcheberry. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV464
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Biak laborari izan dira bizi guzian. Tristant Larramendy Jean-Louis Etcheberry baino hamasei urtez zaharragoa da. Tristant eta bere belaunaldiko hamabost bat gizon gaztek mutxikoen dantzatzen ikasi zuten, Hargainborda etxeko Battitta Landartek irakatsirik; herriko bestetan zituzten gehienik ematen. Biak Donoztirin egon dira, beti, eta herri hartako bizia kontatzen dute, bigarren mundu gerla aitzin eta ondotik, Jean-Louisek bereziki 1950eko urteetatik goiti gertatu aldaketa ekonomiko handiak aipatuz.
Donoztiri eta auzo herriak, hala nola Makea, Lekorne, Donamartiri, famatuak dira, Besta Berrik han duen garrantziari esker. Bi gizonek beti parte hartu dute Besta Berrin (Tristant 1946tik goiti, eta Jean-Louis, hamabi urteetan hasirik, 1956an), lehenik jokalari eta gero ikusle gisa. Hemen deskribatzen digute, hainbat gauza zehaztuz.