Thierry Malandain
Zatiak
"Dantza besteekilako harremana da"
"Enetzat dantza besteekilako harremana da : bakarrik dantza daiteke bainan binaka dantzatzea hobe da eta maiz, batak bestea gogatzen du. Lengoaiaz mintzatzen bagara, apur bat txoriek bezala da, ernalketa-aroan bata bestearen inguru-minguru badabiltzalarik, xarmatzen. Dantza pixka bat hori da : nola egin daiteke bestearen limurtzeko eta erakartzeko ? Enetzat dantza beharrezkoa da, hatsa hartzen dugun bezala, ez naiteke bizi dantzarik gabe. Dantza baliagarria da bakarrik sentsua baldinbadakar. Horrelakoa da euskal dantza, ohiduretan oinarritzen baita, erritual zaharretan bainan azkenean gaurkoak direnak ere. Gaur egun denak berdinak eta balio berekoak direlarik, mundializazioak ezberdintasunak ezabatzen dituelarik, iruditzen zait euskal dantzaren eta herri honen nortasunaren bitartez berezitasun bat badela. Hau enetzat zoriontsua da."
© Euskal kultur erakundea - 2015
"Gutiziatzen dut euskal dantza federa dadin"
"Pentsatzen dut Jon Maiaren esperientziari. Euskal dantzan oinarrituz, beste norapait badoa, hori da beharbada bidea… bainan beharbada bide horretan gal daiteke ere. Betiko galdera handia da, tradizioaren eta modernitatearen artean. Dantza klasikoarentzat berdin da, ez bagara beti itzultzen errotikakoetara, dantza hori galtzen dugu. Beraz pentsatzen dut behar dugula paraleloki ohiko dantza biziarazi, oinarri zaharrekin, eta gero ausartak izan abentura berrietan, bainan biak batera egin behar dira. Gutiziatzen dut euskal dantza federa dadin; lehen arazoetarikakoa, elkar aditzea da. Berdin da gure dantzan bainan gutiago ulertzen da oraino horrelako adiezinak gerta daitezen Frantzia mailako herri ttipi batean. Beraz opatzen dut izpirituak federatuak izan daitezen denentzat geroaren hobetzeko."
© Euskal kultur erakundea - 2015
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Thierry Malandain (Petit-Quevilly, 1959) dantzaria eta koregrafoa da. 1998. urteaz gero Malandain Ballet Biarritz, Akitaniako zentro koregrafikoko zuzendaria da.