Pascale Lazkano
Zatiak
"Besteekilako hurbiltasun euskarria da"
"Dantza besteekilako hurbiltasun euskarri bat da; hurbiltasun horrek badakar plazer handia, fisikoki ongi izatea eta oreka baten atzematea. Euskal dantza, zerbait berezia da, biziki atxikia naiz. Hasi nintzen dantzatzen 1970ean, sei urterekin. Pasioa bilakatu da, bidenabar jende garrantzitsuak ediren baititut, hala nola Jean Nesprias, Koldo Zabala, eta gero Claude Iruretagoyena. Hauek denek euskal dantzaren pasioa komunikatzen dute, dantza hau identitarioa baita. Euskal dantzak jatorrien historia karreatzen du, euskal gizartearen historia ere hobeki ulertu daiteke. Garrantzitsua da hau enetzat".
© Euskal kultur erakundea - 2015
"Galdera da jakitea nola euskal dantza gara daitekeen"
"Ainitz gustatzen zait ohiko dantzaren errepertorioa, bainan memento batez zinez senditu dut euskal dantzaren garatzeko beharra. Garapen hori garrantzitsua da eta pentsatzen dut aro ezberdinetan gertatu dela. Oroitzen naiz adibidez Koldo Zabalak sortu zuelarik "Guernica" ikusgarria, 1970 urteetan. Hau behar-beharrezkoa da, kultura edo arte batek garatu behar baitu bizirik egoiteko. Enetzat sorkuntzaren bideetan, bada iraganari behatzea, bainan galdera da jakitea nola euskal dantza garatu eta biziaraz daitekeen, gure gaurko ingurumenean pasatzen diren hainbat gauzak kontuan hartuz."
© Euskal kultur erakundea - 2015
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Pascale Lazkano (Getaria, Lapurdi) dantzaria eta koreografoa da.