Mikel Sarriegi
Zatiak
"Galdezkatzen ez den kultura hila dago"
Dantza bere "bizioa" duela dio Mikel Sarriegik, txikitatik gustukoa duena, eta azken batean jatea, arnasa hartzea edo hitz egitea bezain beharrezkoa eta naturala zaiona. Euskal dantza eta tradiziozko dantza bereizten ditu.
Euskal dantza konzeptu nahiko ideologizatua edo identitarioa bihurtu da. Tradiziozko dantza da gizarteak modu naturalean jaso eta ematen duena. Gaur egun, kultura "likidoa" bihurtu den garaian erran nahi baita hartzen, erabiltzen eta botatzen den produktu bat, tradiziozko dantza elementu "solidoa" da, hor geratzen dena, denboraren ibaiak eramaten ez duena. Hala ta guztiz ere, "gaurkotzeari erabat isten bagira, ez badugu gure kultura galdezkatzen, hila da". Mikelek erdibide bat ikusten du: "daukaguna mantentuz, kanpokoari ez ateak itsi", erreferentziak berrituz, modernizatzea beharrezkoa baita.
© Euskal kultur erakundea
"Dantzatzen dugun bakoitzean ari gira nolabait sortzen"
Dantza bat ez da sekulan berdin ematen. Izan bakarrik ala taldean, badago beti aldaketaren bat.
Sakonago joanez, tradizioa eta sorkuntzaren artean, dena asmatuta dagola esan ohi denez, "askotan sortzea esaten diogu kopiatzeari, ez zentzu txarrean baina erreferente batzuk izan eta haiekin fijatu", nahiz garbi eduki behar den zer kopiatu eta nola.
Mikel Sarriegik dionaz: "Harria edo tradizio hori sendoa baldin badaukagu, hortik aurrera sorkuntza askoz hobea izango da eta beharrezkoa gainera. Ez dut ikusten bata bestearen aurka inundik ere".
© Euskal kultur erakundea
Gehiago jakin
Mikel Sarriegi (Beasain, 1965) dantzaria eta ikertzailea da.