Gaia(k):

Margot Faurie

Margot Faurie

Zatiak

"Dantza mintzaira bat da"

Maskarada emaitearekin, Margot-k lagunen artean gozatzen zuen, baina beti gibel egonez, ez zen jendeei buruz joaten. Ez da kantan ari, ez ditu kantoreak ezagutzen baina beretako dantzak zerbait gehiago ekartzen dio. Mintzatzeko manera bat. Plazerra hartzen du dantzan arituz, ez badu beti erakusten ere, puntuak emaitean lotsati baita."

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2013 - 19AV1268

Xiberotar gizonak berriz dantzari lotzen

Dantza eskoletan gaur egun neskak gehiengo batean baldin badaude, tendentzia aldatzen ari da eta mutilak dantzan hasten dira berriz. Pausuen eta dantzen ikastea luzea da eta ez da beti emanaldia egiteko aukerarik ukaiten (maskaradetan, pastoraletan, …). Mutilen interes eskasaren arrazoinetarik bat izan daiteke.

Margot Faurie. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1278

Gehiago jakin

Gehiago jakin

Margot Etchegoyhen, ezkontzaz Faurie, 1964ko abenduaren 1.ean sortua da, Lakarrin. Familian hiru alaba ziren. Gazteenak Apezeitx etxaldearen segida hartu zuen. Orain etxaldea haren semearena da. Margotek, aldiz, etxaldeko lanak ez ditu gustuko. Lakarriko eskola publikoan ibili zen, gero Atharratzeko kolegioan, eta Oloroeko lizeoan, Tarben teknologiako unibertsitate diploma (DUT) iragan aitzin. Parisen lan egin zuen, zortzi urtez, baina asteburuak beti Xiberoan iragaten zituen.

Margotek Errezarret apeza ezagutu zuen, euskaraz ematen zuen katiximari esker. Hark euskal kultur ohiturak sustatzen zituen. Haren eraginari esker, xiberotar dantzak ikasi zituen, lehenik Lakarriko eskolan, ondotik Atharratzen, inguruko herrietako gazte batzuekin, eta gero Altzain, Jean-Pierre Recaltekin. Maskaradetan parte hartu zuen, Kantiniersa gisa, 1985ean Atharratzen eta 1991n Altzain. Franko isila izanik, gorputza komunikabide gisa erabiltzen zuen.

Satan dantzari izan zen hainbat pastoraletan: Zumakalarregi (Altzai, 1989), Xalbador (Larraine, 1991), Agota (Altzai, 1999) eta Xiberoko Jauna (Ezpeize-Ündüreine, Ainharbe, Ürrüstoi-Larrabile eta Sarrikotapea, 2008). Ezpeize-Ündüreinen ezkondurik, dantza irakasten hasi zen, Xiberoko Jauna pastorala kari, eta irakasten segitzen du. Margot bezalako pertsona batzuei esker, Pettarrak dinamika berria bizi du. 2013ko primaderan dantzatu eta kantatu Aitzina mintza sorkuntzak, euskararen transmisioaz ari denak, hori erakusten du.