Koldo Zabala
Zatiak
"Dantza odolean dugu"
Koldo Zabalaren familian denak dantzariak dira. Dantza odolean daukate. Aita euskal dantzaren eragile nagusietariko bat izan da. Euskal Herriaren alde aldarrikatzeko modu bat zen garai hartan. Hain hunkitua egonik "Les chaussons rouges" filma ikusi zuenean 1950ean, egun hartan argi ukan zuen dantzari profesional izango zela.
Koldoren iduriko, euskal dantzariaren ezaugarri handiena da bere burua erakutsi eta ikusarazi baino gehiago erreserba batean dagoela. Adierazten badaki... burua mugitu gabe, ez eta ere gorputza.
Nahiz eta zauri fisikoek dantzari klasikoaren ibilbidea trabatu dizkioten, Koldok dantzatu du, ez bakarrik publikoari plazer egiteko baina gurasoek deus erran gabe pasarazi dioten sentimendu horren transmititzeko.
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2012 - 19AV156-157, 179-180
Olaeta eta Oldarra taldeen arteko lotura
"Ez nuke erranen Olaetaren taldetik sortu zela Oldarra. Ez dut hala uste, errepertorioaren aldetik, bederen. Bistan da Segundo Olaetarekin dantzatzen ikasi zuten dantzariek zutela Oldarra osatu, edo Oldarraren geroa. Segundo Olaetak zituen dantzari horiek formatu, hortan geldituko nintzateke."
Koldo Zabala. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV160
Jauzi idazketa lana
Urratsak eta pausuak idazteko, kodifikatu behar dira. Dantza maisuek metodo ezberdinak erabili dituzte horretarako: adibidez Laban eta Conté metodoak. Jauzien idazteko, Koldo Zabalak, Conté metodoa erabili du musikarekin zuen loturagatik eta pausuetan oinarritzeagatik. Lan ikaragarria egin duen arren, Jean-Michel Guilcher-ek huts handiak egin ditu jauzien idazterakoan: urrats bat noiz hasten den eta noiz bukatzen den jakiteko
Koldo Zabala. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV170
"Estetika ikerketaren ondotik, nire estiloa sortu dut dantza garaikidearen bidez"
Bere dantza ibilbidearen bigarren partean, Koldo Zabalak koregrafia bide berriak ikertu ditu. Eresoinkaren ondaretik hartu du, bainan ere bilatu du Espainiako dantzetan, Nafarroan eta Aragoian, Ez Dok Amairu taldeko musika baliatuz. Publikoaren erreakzioaren aurrean, "Ez du deus ikustekorik dantza herrikoiekin" behar izan zuen ihardoki. Sorkuntza Baigorrin estreinatua izan zen. Elkarrizketatua izan zen garaian, fase garaikideago batean sartua zen. Bere barne sentipenak nahi zituen zabaldu, demonstraziorik gabe. Eta oinarritzen zen dantza akademikoaren alde teknikoan.
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2012 - 19AV167-168
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Koldo Zabala 1935eko abenduaren 21ean sortu zen, Bizkaiko Getxon. 1936ko gerla zibiletik ihesi, Biarritzera heldu zen, familiarekin, bigarren mundu gerlaren hastapenean. 1942an, Bizkaira itzuli zen, zenbait denboraz, amarekin (eskolan beti diskriminatua izanik, han ohartu zen euskalduna zela) eta behin betiko Biarritzera itzuli, 1946an. Han, bere 6 anai-arrebetarik batzuekin elkartu zen, Gurseko preso kanpamendutik berriki atera baitziren. 1947az geroz Oldarra taldeko dantzari izanik, Koldok, 1953an, dantzari klasiko bilakatzea erabaki zuen eta Parisera joan zen ikastera. Dantza-maisu handien ikasle izan zen (lehenik, Alexandre Volinine, gero, Yves Brieux-Ustaritz), 1955ean, herrira itzuli zen eta Oldarra Euskal Balleten zuzendari artistikoa izan zen, 1982 arte, erregularki Yves Brieux irakaslearekin ikastera joaten segituz. 1982an, dantza klasikoko irakasle konkurtsoa iragan zuen eta Baionako Kontserbatorioko postua erdietsi. Oldarran segitu zuen, koreografo eta ballet zuzendari gisa, lehenik langile (1986 arte), eta gero borondate oneko laguntzaile gisa.
Koldo Zabala lau haurren aita zen. 1960ko urteetan sortu ziren (1963, 1966, 1969, 1972). Denak dantzari izan dira, baina haietarik nehork ez zuen Oldarra Balletetan haren segida hartu nahi izan. 1950-1980 urteetako Ipar Euskal Herriko dantza munduko beste bi eragile nagusirekin, onartu zuen, 2011n, Mizel Théret-en sorkuntza batean ("Oroitzen naiz") parte hartzea, beren ibilbidea erakutsiz.
Koldo Zabala 2014ko uztailean zendu zen, 79 urteetan.