Gaia(k):

Kaiet Indaburu

Kaiet Indaburu

Zatia

Besta Berriko pabillunketariak Iholdin

Kaiet Indaburu bere garaiko lau pabillunketariak izendatzen ditu, lauak etxeko jaun handiak, luzaz elizako harat-hunat guzietan arduratu direnak, konduetaz ere Fabrikan.

Kaiet Indaburu. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV740

Gehiago jakin

Gehiago jakin

Kaiet 1921eko azaroaren 10ean sortua da, Iholdi Haixtogaraian ("Hariztogarai" hitzetik heldu den izena). Zazpi haurreko familia batean hazi zen. Haren ama lehen mundu gerlako alarguna zen (alaba bat bazuen ordukotz), berriz ezkondurik, beste sei haur ukan zituen, Kaiet barne. Herriko eskolan ibili zen, 11 urteetan zertifikata erdietsi arte. Gero, laborantza formakuntza segitu zuen, postaz, herriko apezak, Héguy erretoreak, lanak igande arratsaldeetan zuzendurik. Kaiet dantza jauzien ematen hasi zen, 14 urteetan hasirik, Antsoinia ostatuan (Garatenean), Poxuluberria etxeko Arñorekin, bai eta Fernand Franchisteguyren osabarekin. Lehen Besta Berria ezagutu zuen, 1932an Héguy erretoreak antolaturik. Erretorea klikaren sortzaile ere izan zen (1937).
Kaietek Besta Berrin eta klikan parte hartu zuen, 1957 arte. Herriko apezak eta familia handiek elizako bestetan zuten eginkizuna aipatzen du. 1957an ezkondu zen eta bost haur izan ditu. Gaur egun oraino, Haixtogaraian bizi da.